XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Inguruko herri eta komunikabide horren juntan, Luhoso herria sortuko zutela esperantzan, zalditegi bat, harotz, maisturu, hargin eta nik dakita zenbat ofiziale, kartier hortan beren kondu jarri zen?.

Denak, bide bazterrean, bata bestearen ondoan, manera hortan, zerbitzu guziak eraikiko zen geltokiari egin ahala hurbil izaiteko.

Anartean, inguruko herrietako jendea, pasaiako eta bisitari batzu zituzten lehen klient handienak.

Luhosoa deitu zuten herri berri ttipi horrek, hiri bat zirudien, eliza, arrabote, etxe gora eta elgarri lotuak, saltegi eta lantokiak denak bat bestearen gainean bezala, tinki tinkia josia.

Herritarren izpiritua ere holakoa zen, hertsi hertsia, hetsi hetsia, ttipi ttipia, aire sano eta eguzki izpiek hunki ezina.

Etorri berriek, gehiegi mogitu gabe, dirua bildu nahian, beharrezkoak balira bezala, burua gora eta irriño bat ezpainetan, beren saltegi aitzinean beha zeuden....

Beha egon ziren, baina ez zen heldu.

Baionatik, ez berririk, ez trenbide ez trenik!.

Zenbait urteren buruan agertu zen, hala ere tren famatu hura, baina bere bidea ez zen Luhoso hiri aldetik pasatu, mendiaren bestaldetik baizik....

Eta geltokia? Geltokia ez zuten aipatu ere; Luhosotik pasatzerakoan, bat egin behar zuketeela gogoratu zitzaienean, jadanik Bidarraira helduak ziren.

Eta hor, tipus tapastean, geltokia altxatzea behartuak izan ziren! Bidarraitarrak harrituak, ez zuten holakorik amesten ere!.

Luhosoarrak aldiz kexu, burdin bideetako administrazioan inutilak, funtsgabekoak zirela, tetele talde bat zela eta beste....

Gero, ondotik entzun ziren, xori eta abere izenak ez ditut hemen aipatuko!!!.